Jatetxea

Istingorra kalean izkina egiten, gure Bodegoia dagoeneko Antigua auzoaren historia garaikideko parte da, Donostian.

Izaera nabaria duen geure auzoan, zerbait identifikagarria badugu, gastronomia onarekiko eta tabernetako kulturarekiko gustua da. Goizean goiz tabernetan gosaltzen duten edo goiz erdian hamaiketakoa egiten duten langileek, Antiguaren iragan industrial eta behargin ez hain urruna ekartzen digute gogora. Eguneko menuak, plater konbinatuak edota eguneko platerak bazkalorduan, asteburuetako eguerdi parteko poteoa (pintxoz lagunduta noski) mahaira eseri aurretik, edo arratsaldetako ohiko poteoa, lagunartean. Bueltaxka bat ematera noa, ea nor topatzen dudan. Eta bazkalorduan, pintxoak, razioak edota platerak, kalitatezko lehengaiekin mimoz prestatuak.
Antiguotarrak gastronomia ederrak eta giro atseginak gidatzen gaituzte, elkar harremantzera bideratzen gaituztenak.

Eta jarduera sozial eta gastronomiko guztiaren erdigunean, denboraren iragaiteari fidela eta gerturatzen den oro asebetetzen, gu: Bodegoia.

 

Geure pintxo, edari, plater eta menuek urteak daramatzatze urdailak betetzen eta aho mokofinak asetzen. Geure ehiza sukaldaritza erreferentea da ez soilik Antiguak, baita Donostia osoan ere.

Barran zutik pintxoak dastatzeko, eguneko menu ederra jateko edo zeure burua ehiza plater paregabeekin omentzeko, ez galdu geuregana etortzeko aukera. Epel geratuko ez zarela ziurtatu dezakegu.

Sukaldea

Ehiza da gure espezialitatea

Erreserbak

Bertan jan edo etxera eramateko

Kontaktua

Deitu edo etorri bisitan